'Harakintza eta Haragikien elaborazioa' ziurtagiria lortzeko prestakuntza-ikastaroan eman daiteke izena

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2018ko urr. 1a, 12:09

Langabetuei zuzendutako formakuntza saioak izango dira, eta haragi sektorean lan egiteko tresnak izan ditzaten, beharrezko gaitasunak eskuratuko dituzte. Urriaren 10etik otsailaren 15era bitartean izango dira saioak.

Harakintza eta Haragikien elabolazioa bigarren mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko prestakuntza-ikastaroa eskainiko du Iraurgi Berritzenek. Eskualdeko langabetuei zuzendu diete ikastaroa, eta bost hilabeteko prestakuntza jasoko dute han parte hartzen dutenek.

HAZIren Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak antolatu du ikastaroa, Iraurgi Berritzenen, Urola Kostako Udal Elkartearen eta Urkaiko eta Basatxerri enpresen bitartez. Egitasmoaren bidez, langabeei lanbide kualifikazio eta konpetentziak emango dizkiote, lan merkatuan sartzeko erraztasunak izan ditzaten eta enpleagarritasuna hobetzeko asmoz. Ikastaroa doan izango da.

Haragi sektoreko enpresek eskatzen dituzten konpetentziak eta gaitasunak kontuan izanda, honako edukiak landuko dituzte langabetuek: batetik, haragia balioesteko eta zatitzeko, eta haragi-produktuak eta haragi-prestakinak prestatzeko eta elaboratzeko eragiketak egiten ikasiko dute; bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak ezagutuko dituzte; horrez gain, enpresa txiki batean haragi-produktuak merkaturatzeko gaitasunak barneratuko dituzte. Gaztelaniaz eskainiko dituzte saioak, Urkaiko baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitzan.

Izen-ematea jadanik zabalik dago eta ikastaroa azaroaren hasiera aldera hastea aurreikusten da. 

Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko enpleguzentroa@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi edo 943 02 60 69 eta 943 85 11 00 telefonoetara deitu daiteke.

Ikastaroan, zehazki, honako prestakuntza moduluak jorratuko dituzte:

  • Haragiaren eta haragi-produktuen biltegiratzea eta bidalketa (40 ordu). Haragiaren egokitzapena eta teknologia (120 ordu).
  • Haragi- prestakin freskoen elaborazioa (90 ordu).
  • Industriako haragi-produktuen elaborazioa eta trazabilitatea (180 ordu).
  • Lanekoak ez diren lanbide-jardunbideak harakintzan eta haragi-produktuen elaborazioan (80 ordu).