'Lan elkarrizketako hautaprobak' ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek biharko

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2015ko api. 28a, 12:22

Iraurgi Berritzenek antolatutako ikastaroan aukeratze-prozesuaren proba ezberdinak ezagutzeko eta fase bakoitzean kontuan hartzen dutena jakiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Bihar, asteazkena, 15:30etik eta 17:45era izango da ikastaroa.

Lan elkarrizketako hautaprobak izenburupean ikastaroa izango da bihar, asteartea, Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan. Iraurgi Berritzenek antolatutako ikastaroan aukeratze-prozesuaren proba ezberdinak ezagutzeko eta fase bakoitzean kontuan hartzen dutena jakiteko aukera izango dute parte hartzaileek.

Interesatuek 943 02 60 69 telefonora deitu eta Sandra Fernandezekin hitz egin dezakete. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da, 15:30etik 17:45era, eta presentziala izango da.