Urola Erdian garatuko da 'E-pasto hesi birtuala' proiektuaren bigarren fasea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Iraurgi Berritzen | Ekonomia
2013ko mai. 29a, 11:21

Hasi da 'e-Pasto hesi birtuala” Proiektuaren lehen fase esperimentala Foix-eko (Frantzia) Prat d’Albis larreetan.

Ohiturari jarraituz, Pirinio inguruko artzainek maiatzetik irailera arte eramaten dituzte haien abereak mendietako larreetara eta bordetan gelditzen dira uda osoan animaliak izanik bere konpainia bakarra. Egun, artzaintza alderdi askotan modernizatu da, baina abereek mendian dauden denboraldian hainbat arazo sortarazten dizkiete oraindik ere. Batez ere, albaitarien azterketak egiterakoan eta abereen desplazamenduen kontrolean.

Satelite bidezko geolokalizazio sistemaz horniturik dagoen igorle-hartzaile lepoko baten bitartez, mendian bere abereen kokapena jakin ahal izango dute artzainek, animalia horiek behiak, ardiak edo zaldiak izanda ere. Sistema horrek aberearen osasun egoera ere zaindu ahal izango du, aberea bazkatzen dagoen edo ez zaindu, eta une konkretu batean, mugitzen ari den ere bai. Garrantzitsuagoa da oraindik, “artzain birtualak” ganadua gidatu ahal izango duela, berak nahi duen lekura zuzenduz zenbait keinu tarteko direla. Soinuak, bibrazioak eta bultzada elektrikoak, adibidez.

Modu horretan eta e-pasto proiektuarekin, abere taldeak zaintzeko hesi fisikorik ez da behar izango, Pirinioetako paisaia babestuz. Hesi birtualen proiektu pilotu hau Frantziako Midi-Pyrénées eskualdean, Ariège Departamenduko larreetan jarri dute martxan esperimentazio gisara, eta datorren urtean, proiektuaren bigarren atala, Urola Erdian jarriko dute abian. Lehen esperimentazio atala, 2.000 hektareako lur eremuan egingo da, 900 metro eta 1.600 metro arteko altueran eta uda garaian, eskualdeko artzainen jabegoko 1.000 ardik, 600 behik eta 65 zaldi inguruk bazkatzen dute bertan.

Bigarren fasea, Urola Erdian

Esperimentazioko lehen atalaren ondoren, 2014an, e-Pasto proiektua, Urola Erdian jarriko da martxan. Bi eskualdeetako nekazari eta abeltzainek, bazkarako diren lur eremuak mugatzeko, ekipamendu berdinak erabiltzen dituzte. Artzaintza sektoreari dagokionez, gainera, baimendu gabeko guneetan katastroko mugak errespetatzeko betebehar berdinak izanik (hezeguneak, baso birsorkuntzarako eremuak, aisiarako eremuak edo arrisku eremuak, simak eta amildegiak, eta abar). Edozein motatako abeltzaintzarako, proiektua abantaila bat da abere taldea leku batetik bestera eramateko, distantziaz gidatzeko aukera emanez eta bazkarako dauden lur eremuak kudeatzeko, abere taldea elkartzeko lanetan ematen duen aukerarekin batera.

Agripir-i buruz

Ekimen hau AGRIPIR proiektuaren baitan kokatzen da, eta bere helburu nagusia, Pirinioetako mendi-artzaintzaren sektorean teknologia berriak txertatzea eta mugaz gaindi, eragile sare bat eratzea da. Pirinio mendiguneko mendi-artzaintzaren etorkizunari begira sortu den kooperazio proiektu bat da eta berrikuntzarako kolaborazio proiektuen sustapenean diharduten eragile-sare bat eratzea bilatzen du. Bertan, 13 bazkide euskaldun, frantses eta katalan ari dira lanean.

AGRIPIReko bazkideak, euskaldunei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren menpeko Neiker nekazaritza-ikerketarako zentroa; Tecnalia Korporazio Teknologikoa; eta Gipuzkoako Vicomtech-IK4 (Ikusizko Elkarreraginerako eta Komunikazioetarako Teknologien Zentroa) eta Loiola Berrikuntza (Urola Erdia eskualdean berrikuntza bultzatzea xede duen fundazio publiko pribatua) fundazioak dira.

Amaitzeko, eskualdeko hainbat enpresa eta erakundek, tartean URKOMEk, ekimen honetan izan duten parte hartze aktiboa azpimarratu behar da.

Informazio gehiagoAGRIPIR-en webgunean

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu