Poteo lagun xelebrea

Erabiltzailearen aurpegia da hau leire |
2007ko mar. 6a, 12:03

Email kate luze horietako baten ondoren bi argazki hauek jaso ditut gaur. Niri anaiak bidali dit, hari laneko batek, lanekoari lagun batek, hari beste lagun batek, hari auskalo nork. Honez gero Azpeiti erdiak ikusita izango ditu argazkiak, baina blogean jartzeko modukoak direla iruditu zait.

Egilearentzat oharra: Saiatu naiz zure aztarna ateratzen, baina ez da erraza. Blog hau ikusteko kasualitatea tokatzen bada, estimatuko nuke noiz eta nola atera zenituen argazkiak eta taberna barruko 'giroa' komentatuko bazenuke.




Bidali:  

Erantzunak

leire | 2007-03-12 : 12:03

Azkenean egilea ere azaldu da. Esther Berasategi da argazkien egilea. Astearte karnabal arratsaldean ateratakoak dira argazkiak, eta zezena taberna barruan zeneko argazki gehiago ere ba omen ditu. Fideo taberna barruan jendea zai zegoen, zezena xaxatu eta noiz sartuko zain. Esther barra atzean zegoen argazkia ateratzeko prest. Ttak, bai atera ere!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu