Udaberria hemen da

Erabiltzailearen aurpegia da hau leire |
2007ko ots. 23a, 13:02



Eguraldia zoratu xamar dabilela nabarmena da. Otsailak 23 da gaur eta udaberria hemen da dagoeneko. Aurten Corte Inglesera baino lehenago etorri da gainera. Batzuentzat, Berotegi Efeketuaren kontua da; besteentzat, ziklikoa da, beti izan dira holakoak: neguan manga motzetan eta udaberrian elurteak. Zergatiaren adostasunik inoiz izango den ez dakit, baina egia da ingurumena asko ez dugula zaintzen. Nik nere aldetik Kyotokoaren zain egon gabe neure konpromiso batzuk hartzeko asmoa dut. Hauexek:

- Ahalik eta ur gutxien erabiliko dut.
- Argia beharrezkoa denean bakarrik piztuko dut. Eta kontsumo txikiko bonbilak jarriko ditut.
- Gaur baino ganora gehiagorekin birziklatuko dut. Yogurt poteak nora botatzen dira, kartoietara edo ontzietara?
- Kotxea beharrezko dudanean ibiliko dut. Buenooooooo, hau ez dakit ba egingo dudan. Baina ez da nere kulpagatik bakarrik izango eh! Paseoko bizikleta bat erosi nuen orain urte batzuk, Gloria bataiatu nuen (marka horretakoa zen), eta bi hilabete ez nuen iraun bizikletarekin. Harzubiko tabernara ia-ia sartu nintzen Eusko Treneko autobus bat gainera etorri zitzaidalako. Harrez gero ez dut Azpeitian gehiago erabili. Nik uste kotxea ahalik eta gutxien erabiliko dut jarrita egokiago izango dela.
- Beharrezko denean bakarrik inprimatuko dut. Ordenagailuan dudan guztia paperean ez dut behar.
- Nire konpromisoak publiko egin eta ingurukoak ere norberaren konpromisoak hartzera bultzatuko ditut.

Listo, azkena behintzat egin dut.

Bidali:  

Erantzunak

Bego | 2007-02-23 : 15:02

Leire, zure asmoetako batean diozu, ahalik eta ur gutxien erabiliko duzula. Oso ondo, baina kontuan eduki, gutxi kontsumitu arren, 30m3 kubiko ordaindu beharko dituzula, hori bai da Udalak ipinita daukan kuota minimoa

leire | 2007-02-23 : 17:02

Ene, ez nekien. Hauteskundeak gainean direla-eta to proposamena. 2007tik aurrera ingurumena zaintzen duena sarituko da, eta uraren kasuan kontsumitutakoaren arabera kobratzen hasiko da Udala. Txarra ez, ezta? Baino gero seguru egon zaborra igoko dutela. Birziklatzeak gero eta azpiegitura (pote) gehiago eskatzen dituela eta. Total patatas.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu