Irisgarritasuna?

Erabiltzailearen aurpegia da hau leire |
2006ko abe. 1a, 09:12


Gure garunetan kontu batzuk irisgarritasun arazoak dituzte. Tokatu arte, norberak bizi arte, ez ditugu kontuan hartzen. Horietako bat ezinduek kalean ibiltzeko dituzten zailtasunenena da.

Onartzen dut gure etxean amama "sillan" gelditu arte ez niola kaso handirik egiten espaloietan-eta aparkatzen ditugun autoei, eta neuk ere behin baino gehiagotan (dirua ateratzeko, periodikue erosteko, dendatik enkargua jasotzeko...) aparkatu izan dudala aldapatxo horietan. Bidea libre uzten dudala eta inori, kotxeei noski, enbarazu egiten ez diodala-eta lasai asko gainera.

Orain ikusi dut zer traba egiten dugun. Aituta dut Azpeitia herri eredugarria omen dela irisgarritasun kontuetan: espaloi guztietan aldapak, itxuentzat zebra-bideak markatuta, aldapetan heldulekuak... Dudarik ez dut bakarren batek lan handia egingo zuela  horiek jartzeko, ezinduren batek esan nahi dut. Baina alper xamarrik izango da guztiok ez badugu kontzientzia hartzen eta gure "ezintasun mentala" gainditzen. Eta blog hau aprobetxatu nahi nuke horretarako.

Ah, lekua ezagutzen ez duzuenontzat Etxe-Alai eta Santutxo auzoetarako karakolean jarri duten igogailurako sarrera da hori. Sarrera bakarra.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau IƱigo Ibarguren | 2006-12-01 : 12:12

Arrazoi osoa dun!!!!! Norberari gertatutakoan ematen zionagu garrantzia horrelako gauzei. Ondo idatzia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu