Moda berria? Umekotxeen matrikulak ez dira modan jarri

Erabiltzailearen aurpegia da hau leire |
2006ko urr. 26a, 12:10


Josuren 'Moda berria?' irakurri dudanean iaz ateratako argazki honekin akordatu naiz. Kuadrilako bat bisitatzen izan nintzen Goteborg-en (Suedian) eta atentzioa eman zidan umekotxeek matrikula zutela. Umearen izena eta jaiotze data zuten matrikulek. Ia denek zuten gainera. Eta grazia egin zidan. Pentsatu nuen laster Azpeitira alleako zela moda hau. Batek matrikula jartzea nahikoa. Baino oraindik ez dut halakorik ikusi. Mila xelebrekeri ikusteko gaude oraindik, baino danake ez ditugu azpeitiarron gustokuek itxurie. Bueno, igual ixiltzie hobe. Akaso argazkiye ikusite umien izena eta zenbat hilebete ditun esaten nazkaute daonen batek jarriko du eta.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu