Nun bitu?

Erabiltzailearen aurpegia da hau leire |
2006ko urr. 4a, 17:10



Atzo gure attek etxera onddoak ekarri zituen. Lagun batek eman omen zizkion, kilo mordozka bildu zuela eta. Urtero izaten ditugu gurean onddoak, beti atten lagunen batek emanda. Eta estimatzen dira. Mantzoagatik jaten ditugu! Baina nik jateko horrez gain, behingoagatik nahi nuke zelaira joan eta onddo 'alfonbra' bat topatzea, eta kontuz-kontuz otarran batzea. Jatea baino ederragoa izango da hori. A zer emozioa! Baina jai dut. Neri ez dit balio Murumendin badirela esateak. Zein langatatik abiatu eta zenbagarren pinuazpian dauden jakin nahi dut nik. Alper xamarra ere banaiz eta. Inork esango al dit?




Bidali:  

Erantzunak

batemat | 2006-10-05 : 17:10

ni gaur jun nahiz onddo bila baina gibel urdinak soilik aurkitu ditut.Besterik ezean...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu