130 lagunek parte hartu dute Azpeitia-3EM egitasmoko hirugarren etapan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mar. 12a, 22:33
Txangoko parte hartzaileak. (Lagun Onak MB)

Azpeitia eta Hiru Erregeen Mahaia lotzea xede duen txangoaren hirugarren saioa egin zuten horiek, Goizueta eta Labaien artean. Goizuetako Arainburu-Umore Ona mendi taldeko hogei bat kide batu ziren txangora.

130 lagun inguruko taldea elkartu zen larunbatean, Azpeitia-3EM egitasmoko hirugarre etapa egiteko. Azpeitia eta Hiru Erregeen Mahaia lotzea xede duen txangoaren hirugarren saioa egin zuten horiek, Goizueta eta Labaien artean.

Mendizaleek ibilbide gorabeheratsua eta eguraldi tristea izan zituzten lagun egun osoan zehar, baina parte hartzaileen artean giro ezin hobea izan zen beste behin ere.

Gainera, Goizuetako Arainburu-Umore Ona mendi taldeko hogei bat kide batu ziren txangora, eta haiek txapela kentzeko sherpa lanak egin zituztela azaldu du Lagun Onakek.

Ibilaldiko argazki galeria ikusteko, egin klik honako lotura honetan.