Gaztetxoen ibilaldi neurtura joateko autobusa antolatu du Lagun Onak mendi bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mar. 6a, 09:01

Izen-ematea Lagun Onak MBren webgunearen bitartez egin behar da. Igandean izango da gaztetxoen ibilaldi neurtua, Zestoan. 

Datorren igandean, hilak 12, gaztetxoen eskolarteko ibilaldi neurtua izango da Zestoan, eta Lagun Onak mendi bazkunak hara gerturatzeko autobusa antolatu du. Irteera 9:00etan izango da anbulatorio aurrean, eta autobusean joaten direnak bazkal ordurako izango dira bueltan. Ordaina bost eurokoa izango da, eta izen-ematea elkartearen webgunean egin behar da. Animatu!