Martxoaren 11n egingo da Azpeitia-3EM egitasmoko hirugarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2023ko mar. 1a, 20:01
Goizuetako herria. Han hasiko dute Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia egitasmoko hirugarren etapa. (Euskalduna / Wikipedia)

Goizueta eta Labaien lotuko dituzte mendizaleek, Nafarroan. Izen-ematea irekita dago Lagun Onak MBren webgunean, martxoaren 9a arte.

Badator hirugarrena! Azpeitia-Hiru Erregeen Mahaia egitasmoan etapak erretzen segitzen dugu, eta oraingo honetan Nafarroako lurretan barneratzen jarraituko dugu, Goizueta eta Labaien lotuz. Ibilbidea 24 kilometrokoa da, 1.400 metroko gorabeherarekin, oso maldatsua eta nahiko gogorra, kontuan hartzeko zailtasun maila duena... eta kontuan hartzekoa izena ematerako orduan!

Martxoaren 11n osatuko dugu Azpeitia-3EM egitasmoaren hirugarren etapa izango dena. 07:30ean irtengo gara anbulatorio aurretik, egun osoko irteera egiteko. Izen-ematea irekita dago Lagun Onak MBren webgunean; hilaren 9a da izena emateko azken eguna. Ordainketari dagokionez, egunean bertan egin beharko da, autobusean; Lagun Onakeko bazkideek 8 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 10 euro