Federatuen datuak behar ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko aza. 30a, 08:02
Federatu txartela.

Hurrengo urtean federatzeko asmoa duten herritarrek hainbat datu bidali beharko dituzte lubafederatuak@gmail.com helbide elektronikora.

Datorren urteko mendiko federatu txartela egiteko datuak eguneratzen ari da Lagun Onak Mendi Bazkuna. Hurrengo urtean federatzeko asmoa duten herritarrek lubafederatuak@gmail.com helbide elektronikora honako datu hauek bidaltzea eskatu du bazkunak, txartelen izapidetzeak errazteko: NA, helbide elektronikoa eta mugikor zenbakia. Gainera, hurrengo urtean federatuen txartel digitalak egingo dituzte, aurrenekoz.