Datorren asteburuan Aizkorri-Aratz mendi irteera egingo du Lagun Onak MBk

Erabiltzailearen aurpegia

25 kilometroko eta 1.700 metroko maldadun ibilbidea egingo dute zapatuan. Dagoeneko eman daiteke ibilaldirako izena; azaroaren 17ko 21:30era arte izango da horretarako aukera.

Aizkorri-Aratz mendi irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak larunbaterako. Helduei zuzendutako egun osoko ibilaldia izango da, eta 25 kilometroko eta 1.700 metroko maldadun honako ibilbide hau egingo dute: Brinkolatik abiatu, Aizkorri barrenak zeharkatu, gailurrera igo, ondoren Aratzera jo, hau gainditu eta ostera bigarren mailako pare bat gailur txiki egin ostean Araiara jaistea.

Zapatuan 08:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Dagoeneko eman daiteke ibilaldirako izena; azaroaren 17ko 21:30era arte izango da horretarako aukera. bazkideek hamar euro eta bazkide ez direnek hamabost ordaindu beharko dute. Honako lotura honetan eman daiteke ibilaldirako izena.