Salgai daude Silvia Vidalen emanaldirako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko aza. 10a, 08:38
Silvia Vidal.

Abenduaren 14an izango da emanaldia, eta sarrerak Kulturazen webgunean eros daitezke, 10 euroren eta gastuen truke.

Abenduko Mendi Asteko bigarren saiorako sarrerak salgai daude jada. Gonbidatua, punta-puntakoa: Silvia Vidal, eskalatzailea, esploratzailea, alpinista… denetik egin du emakume honek! Ezaguna da bakarka munduko txokorik isolatuenetan egin dituen lanengatik, esaterako Patagonian, Alaskan, Indian edo Pakistanen. Joan den urtean, gainera, Urrezko Pioleten aipamen berezia jaso zuen.

Mendiko Ahotsak zikloaren hamalaugarren saioa izango da Vidalena. Abenduaren 14an izango da eta sarrerak Kulturazen webgunean aurkituko dituzue, 10 euroren eta gastuen truke. Animatu!