44 mendizalek parte hartu zuten Herniora egindako irteeran

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko ira. 28a, 11:22

Lagun Onakek ikasturteko lehen txangoa egin zuen irailaren 18an, igandez. Parte hartzaile batzuk zuzenean joan ziren Azpeititik Herniora, eta beste batzuek, Bidaniatik abiatuta egin zuten ibilbidea.

Joan zen irailaren 18an egin zuen Lagun Onak Mendi Bazkunak ikasturte berriko lehen mendi irteera; adin tarte ezberdinetako lagunak Herniora joan ziren.

Zehazki, 44 lagunek parte hartu zuten txangoan; horietatik zortzi Azpeititik igo ziren zuzenean, eta gainerako 36ak, autobusez joan ziren Bidanira eta handik igo ziren gailurrera. Eguraldi bikaina izan zuten mendizaleek, eta, urtero legez, giro paregabea izan zen Zelatun aldean.

Txangoko irudi galeria osoa honako lotura honetan ikus daiteke.