Indartsu itzuli da Xoxoteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mai. 30a, 13:01

Giro ederrean ospatu zuten atzo, igandea, Xoxoteko Eguna. Lagun Onak MBk antolatuta, meza, tirolina, paella-jana, txalapartariak, trikitilariak, lore eskaintza eta domina banaketa izan ziren, eta antolatzaileak zein mendizaleak oso pozik agertu ziren "hain berezia den eguna berreskuratzeagatik". 

Bi urteko etenaren ostean, indartsu itzuli da Xoxoteko Eguna. Eguraldia lagun, eta txistulariek herriko kaleak girotzen zituzten bitartean, 70 lagun inguru elkartu ginen herriko plazan 09:00etan, igoera taldean egiteko. Gero, goian, aterpe ingurua jendez bete zen, Izarraitzeko abiapuntu ezberdinetatik etorritako jendearekin.

Meza, tirolina, paella, txalapartariak, trikitilariak, lore eskaintza, domina banaketa… Adin guztietako jendearentzako izan zen zeregina eta entretenimendua. Oso pozik, beraz, herriko mendizaleontzat hain berezia den eguna berreskuratzeagatik. Datorren urtera arte!

Argazki galeria osoa, hemen.