Txalintxoko Eguna, giro onean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mai. 25a, 11:47
Irteeran parte hartu zuten gaztetxo batzuk, Txalintxoko gurutzean. (Lagun Onak MB)

70 lagun inguruk hartu zuten parte Azpeitiko mendi horretara Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako irteeran.

Joan den igandean ospatu genuen Txalintxoko Eguna. Eguraldia lagun, 70 lagun inguru elkartu ginen herriko plazan txangoan parte hartzeko.

Loiola atzetik gora hartu eta Munoaunditik igaro ostean, Txalintxoko gurutzeari bisita eginez osatu genuen irteera. Handik, eguna borobildu nahi izan zutenek Loiolatxo elkartean bazkaltzeko aukera izan zuten. Hurrengo urtera arte!.

Argazki galeria labur.eus/txalintxo2022 estekan duzue.