Bi urteko etenaldiaren ostean, igandearekin itzuliko da Xoxoteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mai. 23a, 10:52

Atzo Txalintxoko Egunarekin hasitako Mendi Asteari bukaera emango diote mendizaleek igandean, eta egitarau oparoa prestatu dute egun osorako.

Bi urteko etenaren ostean, Xoxoteko Eguna ospatuko du Lagun Onak Mendi Bazkunak igandean. Atzo Txalintxoko Egunarekin hasitako Mendi Asteari bukaera emango diote mendizaleek igandean, eta egitarau oparoa prestatu dute egun osorako.

09:00etarako jarri dute hitzordua plazan, eta handik Xoxotera txangoa egingo dute. Behin tontorrera iritsita, aterpearen inguruan askotariko ekitaldiak izango dira, hala nola meza, lore eskaintza, domina banaketa, paella-jana, trikitilarien emanaldia, txalapartariak nahiz umeentzako tirolina.