Reel Rock 16 eskaladako ikus-entzunezkoen emanaldia izango da datorren ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mai. 20a, 10:11
'Big Things to Come' lanaren irudi bat.

Udaberriko Mendi Asteko azken ekitalia Soreasu antzokian izango da, 19:00etan hasita. Bridge Boys, Big Things to Come, Barefoot Charles eta Cuddle abenturazko filmak izango dira ikusgai. Emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko.

Udaberriko Mendi Astea bukatzeko, Reel Rock 16 zinema jaialdiko ikus-entzunezkoen emanaldia izango da datorren ostegunean, hilak 26, Soreasu antzokian. Lehen aldiz izango dira egitasmo horretako filmak ikusgai Azpeitian.

Hain zuzen ere, Bridge Boys (fisuren eskalada beste maila batera eramanda), Big Things to Come (Alex Johnson eliteko eskalatzailearen hamarkada luzeko bidaia), Barefoot Charles (kobazulotan bizi den opera abeslari eta eskalatzailea) eta Cuddle (munduko eskalatzaile onenak Alpeetako pareta latzenen kontra) abenturazko lanak ikusteko parada izango da. Emanaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturazen webgunean, 5,5 euroren trukean.