Mendi Film jaialdiko film onenak Azpeitian izango dira maiatzaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia
'The Traverse' filmeko une bat.

Jötunn, The Traverse eta Black Ice lanak ikusi ahal izango dira, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Sarrerak Kulturazen webgunean eros daitezke, bost euroren truke.

Datorren astea oso indartsu dator mendiarekin lotura duten emanaldiei dagokienez: izan ere, udaberriko Mendi Astea egingo dugu. Maiatzaren 24an, 25ean eta 26an –asteartean, asteazkenean eta ostegunean– izango dira ekitaldiak eta, hasteko, Mendi Film zinema jaialdiko film onenetariko batzuen hautaketa izango da ikusgai. Zehazki, Jötunn, The Traverse eta Black Ice ikusi ahal izango dira, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Sarrerak, ohi bezala, Kulturazen webgunean eskura daitezke. Hurrengo emanaldiak datozen egunetan iragarriko dizkizuegu. Beraz, adi egon!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide