Txalintxoko Eguna izango da maiatzaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mai. 13a, 09:11
Txalintxoko gailurra. (Ihintza Elustondo)

Maiatzaren 22an ospatuko da Txalitxoko Eguna, eta Loiolatxo elkartean bazkaltzeko aukera izango da.

Datorren asteko igandean hain gogoko dugun egun horietako bat ospatuko dugu: Txalintxoko Eguna. Ume, gaztetxo zein helduentzat plan polita izango da. 09:00etan abiatuko gara herriko plazatik, eta ibilbidea osatu ostean, Loiolatxo elkartean bazkaltzeko aukera egongo da (horretarako, gure webgunean eman behar duzue izena). Animatu, irteera polita izan ohi da eta!