150 lagunek hartu zuten parte igandeko Eskolarteko Ibilaldi Neurtuan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko mai. 11a, 10:50

Eguzkia lagun, Arauntza eta Oielantzun inguruan osatu zuten ibilbidea gaztetxoek.

150 lagun inguru animatu ziren joan den igandean Azpeitian Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako Eskolarteko Ibilaldi Neurtuan parte hartzera. Eguzkia lagun, Arauntza eta Oielantzun inguruetan aritu ziren gaztetxoak, 10 kilometroko ibilaldi luzea eta 6 kilometroko laburra zituztelarik aukeran.

Besterik gabe, eskerrak eman ekimena antolatzen lagundu ziguten norbanako eta eragile guztiei, eta nola ez, parte hartzera animatu ziren gaztetxoei zein gurasoei. Hurrengora arte! 

Argazki galeria esteka honetan duzue: labur.eus/eskolartekoa2022