71 mendizalek osatu dute Azpeitia-Iruñea egitasmoko hirugarren etapa

Erabiltzailearen aurpegia

Joan zen larunbatean egin zuten hirugarren etapa, Leitza eta Aldatz artean, eta 71 lagunek parte hartu zuten. Laugarren etapa ekainaren 4an egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak.

Azpeitia-Iruñea egitasmoko etapak osatzen segitzen du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Joan zen larunbatean Nafarroako lurretan izan ginen, Leitza eta Aldatz lotzen dituen ibilbidea egiten. 71 mendizale animatu ziren ingurune hark eskaintzen dituen pagadiez eta belardiez gozatzera, eguraldi ederraren laguntzarekin. Hurrengo irteera, laugarren etapa, ekainaren 4an, larunbatez, izango da. Ordura arte!
 
Argazki galeria osoa honako lotura honetan ikus daiteke.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide