Mendiko materiala alokagai jarri du Lagun Onak MBk bazkideentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urt. 20a, 09:30

Lagun Onak Mendi Bazkunak zerbitzu berri bat jarri du martxan. Hain zuzen ere, elkarte horretako bazkideek mendiko materiala alokatu ahal izango dute aurrerantzean.

Zerbitzu berria jarri du martxan Lagun Onak Mendi Bazkunak, bazkideentzat. Hemendik aurrera, posible izango da elkartean mendiko materiala alokatzea: kaskoa, pioleta, kranpoiak eta elur-erraketak. Lagun Onak MBren webgunean aurki daiteke zerbitzuari buruzko informazio guztia eta prezioak. Zerbait alokatu nahi izanez gero, lagunonakmb.alokairua@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.