Mendiko lehen sorospen ikastaroa antolatu du Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2022ko urt. 19a, 08:30

Urtarrilaren 28an eta 29an izango da ikastaroa, Lagun Onak MBren egoitzan. Doako saioak izango dira, baina aurrez izena eman behar da.

Urtarrilaren 28an eta 29an mendian lehen laguntzak emateko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Lehen sorospenen ikastaroa hamabi ordukoa izango da, eta saioak bi egunetan egingo dituzte elkartearen egoitzan.

Doako jarduera izango da, baina aurrez izena eman beharko da, hamabi lagunentzako lekua izango delako. Horretarako aukera dago Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean.