40 MLK erdia, oinez

Erabiltzailearen aurpegia
Murumendi mendia. (Mendiak.net)

Urtarrilaren 22an egingo du Lagun Onak MBk maiatzeko lasterketaren ibilbideko lehen zatia beteko duen mendi ibilaldia, eta jadanik eman daiteke izena elkartearen webgunean.

Urtarrilaren 22rako irteera benetan berezia prestatu dugu: maiatzean egingo den 40 MLK proba erdia egitea proposatzen dizuegu: 32 kilometro, Azpeititik Mandubira, kasu honetan oinez. Ibilbidean zehar, Gazume, Hernio eta Murumendi mendietako gailurrak zapalduko ditugu, hilabete batzuk geroago mendiko korrikalariek egingo dituzten urratsei aurre hartuz.

08:00etan irtengo gara herriko plazatik eta egun osoko ibilaldia izango da. Itzulera autobusez egingo dugu, eta gure webgunean eman dezakezu izena. Animatu!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide