Azken erronketako sariak banatu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko abe. 23a, 08:19

Urriko eta azaroko #GazteErronka eta #75tontor erronketako irabazleek jaso dituzte sariak.

Aste honetan banatu ditugu zorretan genituen urriko eta azaroko #GazteErronka eta #75tontor erronketako irabazleei zegozkien sariak. Zorionak, denei!

Beste behin ere, bi ekimen horietan bidelagun ditugun eragile guztiei eskerrak eman beharrean gaude: Santi Lazkano Kirolak, Jostaldi Kirolak, Bertan merkatari elkartea, Azpeitiko Udala, Euskadi Sport, Kolpeka Konponketak eta herriko ikastetxeak (Urola BHI, Karmelo Etxegarai, Iraurgi Ikastetxea eta Ikasberri).