Urtea ondo bukatzeko, Aizkorrira goaz

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko abe. 22a, 11:22
Aizkorri mendia Urbiatik. (Wikipedia)

Helduentzako goiz ibilaldia izango da hilaren 31koa, eta dagoeneko eman daiteke izena mendi bazkunaren webgunearen bidez. Bi aukera egongo dira: Otzaurtetik Aizkorrira igo eta Urbiara jaitsi, edo zuzenean Otzaurtetik Urbiarako ibilaldia egin.

Amaitzen ari zaigu 2021. urtea, eta, urtero (edo ia) legez, Lagun Onak Mendi Bazkunak Aizkorrin bukatuko du urtea. Helduentzako goiz ibilaldia izango da hilaren 31koa, eta dagoeneko eman daiteke izena mendi bazkunaren webgunearen bidez; abenduaren 29a, asteazkena, izango da horretarako azken eguna. Txangora joaten diren Lagun Onakeko bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez diren herritarrek, berriz, sei euro.

Egun horretan, 07:00etan abiatuko da autobusa anbulatorioaren aurretik Otzaurtera. Handik, oinez, Aizkorrira igoko gara, ondoren Urbiara jaitsi eta hamasei kilometroko ibilbidea Arantzazun amaitzeko. Aizkorrira igo gabe ere, zuzenean Urbiara joateko aukera egongo da. 14:00ak alderako Arantzazuko santutegian egotea aurreikusten du taldeak.