#GazteErronka eta #75tontor: urriko eta azaroko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko abe. 15a, 13:05

Hamabi sari zozkatu dira helduen erronkan, eta bost gaztetxoenean.

Bai, badakigu atzeratuta gabiltzala, baina denborak denbora, beti da ederra sarituak iragartzea! Kasu honetan, gainera, onartu beharra daukagu batzuk pilatu egin zaizkigula: urriko #GazteErronkakoak zein urriko eta azaroko #75tontor mendi erronkakoak.

Lehenik eta behin, barkamena atzerapenagatik, eta, ondoren, zorionak sarituei! Azken txanpan sartu dira erronkak, eta, beraz, animo gailurrak zapaltzen jarraitzen duzuenoi.

Amaitzeko, beste behin ere, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekimen honetan bidelagun ditugun edo izan ditugun eragile guztiei: Santi Lazkano Kirolak, Jostaldi Kirolak, Bertan elkartea, Euskadi Sport, Kolpeka Konponketak, Azpeitiko Udala, Xoxoteko Aterpea eta Landeta sagardotegia.