Lagun Onak Mendi Bazkunaren 75. urtemugako ospakizun eguna, atzeratuta

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko aza. 25a, 12:33

Festa eguna Lagun Onak Mendi Bazkuna osatzen duten kide guztiekin ospatu nahi du elkarteak, eta egun, pandemia dela-eta herrian den egoerarekin data atzeratzea erabaki du. Egoera normaldu bezain laster ospatuko du 75 Urte Eguna.

Lagun Onak Mendi Bazkunak dena prest zuen larunbaterako, baina pena handiz, eta batez ere arduraz, elkartearen 75. urtemuga ospatzeko antolatuta genuen eguna atzeratu beharra izan dugu.

75 Urte Eguna Lagun Onak osatzen dugun guztiekin ospatu nahi dugu, eta egun pandemia dela-eta dauden baldintzekin, ezinezkoa zaigu hori. Beraz, atzeratu egingo dugu ospakizun egunaren data, baina ez dugu bertan behera utziko: egoera normaldu bezain laster egingo dugu 75 Urte Eguna. 

Bazkarirako txartela erosi duzuenoi, erosi duzuen toki berean itzuliko zaizue dirua. Barkatu eragozpenak!