75 Urte eguneko egitaraua prest du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko aza. 18a, 13:09

Azaroaren 27an, zapatua, izango da urtemuga ospatzeko eguna. Askotariko ekitaldiak antolatu ditu mendi bazkunak, hala nola mendi irteera, omenaldia, meza, taldeko argazkia, bazkaria eta puzgarriak izango dira. Bazkaritarako sarrerak salgai daude oraindik.

Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren azaroaren 27an, larunbata, ospatuko dugu 75 Urte eguna. Iragarritako gisan, bazkaria egingo da, baina egun osorako egitaraua ere prest da dagoeneko.

Zazpi hamarkada eta erdi hauetan zehar elkartearen bidearen parte izan zaretenokin, familia giroan ospatu nahi dugu urtemuga, eta horregatik, askotariko ekitaldiak antolatu ditugu, hala nola mendi irteera, omenaldia, meza, taldeko argazkia, bazkaria eta puzgarriak izango dira.

Bazkarirako sarrerak salgai daude oraindik Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan eta Elikagunean; Azoka Plazan egingo den otordurako sarrerak azaroaren 25era arte egongo dira eskuragai.