Elkarteko gaztetxoak Izarraizko kanteran izan ziren pasa den igandean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko urr. 22a, 12:30

Kuadrilla polita elkartu ginen pasa den igandean, gure herri inguruneko txokoak eta bazterrak ezagutzen jarraitzeko. Izarraizko kantera genuen jomuga, herrian bertan egonda ere, askorentzat ezezaguna den lekua. Bertan, eskalada probatu eta jolasteko tartea izan zuten gaztetxoenek. Goiz pasa ederra izan zen!