Mont Blancera egindako bidaia, Mendiko Ahotsak zikloko hurrengo saioan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko urr. 15a, 18:01

Datorren ostegunean, urriak 21, izango da Mendiko Ahotsak emanaldi zikloko hurrengo hitzordua. Auñamenditik Mont Blancera emanaldia izango da, 19:00etan, Soreasun.

Urriko Mendiko Ahotsak zikloan, etxekoak ditugu protagonista. Duela hamarkada bat, elkarteak Alpeetara egin zuen irteera ardatz hartuta, Auñamenditik Mont Blancera emanaldia eskainiko da. Ostegunean izango da saioa, urriak 21, 19:00etan, Soreasu antzokian. Ohi bezala, Kulturazen webgunean izango dituzue eskuragai gonbidapenak. Animatu eta azaldu!