Bi mendi irteera izango dira asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko urr. 15a, 11:12

Larunbatean helduek Durangaldeko Harriak zeharkatuko dituzte, eta igandean gaztetxoak Izarraizko harrobira igoko dira.

Lagun Onak Mendi Bazkundak bi mendi irteera antolatu ditu asteburu honetarako. Larunbatean helduen ibilaldia egingo dute, Durangaldeko Harrietan barrena: Untzillatx, Atxarte, Astxiki... ingurua zeharkatuko dute. Parte hartzeko, www.lagunonakmb.org webgunean eman behar da izena.

Igandean, berriz, gaztetxoen txanda izango da. Herriko plazatik abiatuta, Izarraizko harrobira igoko dira, eta ibilbide zirkularra osatuz itzuliko dira herrira. Ez dago aurrez izena eman beharrik; nahikoa izango da 09:00etan plazara azaltzea.

Bi ibilaldiei buruzko informazio guztia mendi elkartearen webgunean dago eskuragai. Animatu eta parte hartu!