Urriaren 17an, gaztetxoekin kanterara

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko urr. 7a, 08:58

Familia guztiak egiteko moduko goiz pasa antolatu dugu, gure herriaren inguruneak ezagutzen jarraitzeko asmoz.

Urriaren 17an, igandea, gaztetxoen txanda izango da, eta gure herriko inguruneak ezagutzen jarraituko dugu. Herritik Izarraizko kanterara igoko gara, herriko eskaladagune ezagunenetarikora. Ondoren, Basartera jaitsi eta handik herrira itzuliko gara, familia guztiarentzako goiz pasa polita osatuz. Ez da beharrezkoa aurrez izena ematea. Animatu!