Gaurko egunez, duela 75 urte, Arauntzan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ira. 29a, 15:33

Gaurko egunez, duela 75 urte, Lagun Onak Mendi Bazkunak bere lehenengo mendi irteera egin zuen, Azpeitiko Arauntza mendira.

Egun berezi honetan, elkartearen historiaren parte izan zareten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu: taldean ardurak izan dituztenetatik hasi, eta antolatu izan dugun ekintzaren batean parte hartu duen azken lagunarenganaino, edo era batera edo bestera laguntza edo babesa eskaini duenarenganaino. 

Guztion arteko elkarlanaren meritua izan da elkartearen orain arteko ibilbidea, eta elkarrekin jarraitu nahi dugu Lagun Onak MBren bidea egiten. Gaur atzo bezala, ilusioz gainezka jarraitzen dugu!