Igande honetan, gaztetxoak zein helduak, denak Herniora!

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ira. 21a, 09:35

Oinez zein autobusez joan ahalko da, eta nahitaezkoa da lagunonakmb.org webgunearen bidez izena ematea.

Igandean Herniora goaz, haur, gaztetxo eta helduak! 09:00etan jarri dugu hitzorduan anbulatorio aurrean: batzuk oinez abiatuko dira bertatik Herniora, eta besteak autobusez joango dira Bidania-Goiatzera, handik gailurrera igotzeko.

Denak autobusez itzuliko gara, eta hori 17:00etan abiatuko da Errezildik. Ibilaldian parte hartzeko, nahitaezkoa da gure webgunearen bitartez izena ematea. Animatu!

Erlazionatuak