Ainara Iturraldek irabazi du 2021eko #NireGailurrak argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ira. 21a, 09:05

Ander Arriolak, bere aldetik, jarraitzaileen saria irabazi du, Instagramen jasotako botoei esker.

Zapore onarekin itxi dugu 2021eko #NireGailurrak argazki lehiaketa: 35 lagun animatu zarete parte hartzera, eta gure Instagram kontuan 400 boto baino gehiago jaso ditugu. Eskerrik asko denoi! Honako hauek dira lehiaketako irabazleak:  
  • Argazki irabazlea: Ainara Iturralde (35).
  • Jarraitzaileen saria: Ander Arriola (11).
  • Zozketa (bi lagunentzako otordua): Ekaitz Agirre (9).
  • Zozketa (Lagun Onak MBren sudadera): Mari Carmen Seijas (34).
  • Zozketa (Lagun Onak MBren kamiseta): Aimar Olaizola (29).
Sari banaketa datorren asteko astelehenean, hilak 27, Lagun Onak MBren egoitzan egingo dugu. Berriro ere, eskerrik beroenak parte hartzaileei, eta zorionak irabazleei!