#75tontor eta #GazteErronka: uztaileko eta abuztuko sariak

Erabiltzailearen aurpegia

Sarituei datorren astelehenean, hilak 13, Lagun Onak MBren egoitzatik pasatzea eskatzen zaie.

Agindu bezala, hemen dituzue uztaileko eta abuztuko #75tontor mendi erronkako sariak, eta baita uztaileko #GazteErronka-koak ere. Zorionak denoi! Uda partean ere espero baino partaidetza zifra hobeak izan ditugu; beraz, eskerrik asko parte hartzera animatzen ari zareten guzti-guztioi. Irabazleen kasuan, datorren astelehenean Lagun Onak MBren egoitzan banatuko dira sariak, 21:00 aldera. Segi gailurrak astintzen!

Argazki galeriak:

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide