#GazteErronka: iraileko mendiak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko ira. 9a, 13:16

Ikastute berriarekin batera itzuli da herriko mendizale gaztetxoenei zuzendutako mendi erronka. Hernio, Oleta eta Irimo dira iraileko proposamenak.

Ikasturte berria hastearekin batera itzuli da #GazteErronka, non gaztetxoenak diren protagonista. Hernio (Errezil), Oleta (Azkoitia) eta Irimo (Urretxu) dira hil honetan egin beharreko gailur eta mendiguneak.

Bestalde, zozketak egin ditugu, eta bihar jakinaraziko ditugu uztaileko erronkako irabazleak, bai eta uztaileko eta abuztuko #75tontor mendi erronkako zozketetan saritutakoak ere. Eskerrik asko parte hartzen ari zareten denoi!