#75tontor: abuztuko mendiak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko abu. 2a, 22:49

Bederatzi mendi egin beharko dira hilabete honetako erronkatxoan, hala nola Atxarre, Alluitz, Belabia, Aizkorri, Indamendi, Jaizkibel, Lakhura, Kartxela eta Hiru Erregeen Mahaia.

#75tontor mendi erronka indartsu dator abuztuan, inoiz baino gailur gehiago baitaude egiteko: bederatzi guztira, Euskal Herriko bost lurraldetan banatuta. Honako hauek dira mendi horiek: Atxarre, Alluitz, Belabia, Aizkorri, Indamendi, Jaizkibel, Lakhura, Kartxela eta Hiru Erregeen Mahaia.

Gozatu oporrak eta, tarterik baduzue, animatu tontor horietakoren batetik argazkia bidaltzera! Ohi bezala, sari pila bat zozkatuko ditugu!