Donostiatik Pasaiara ibilaldia egingo dute mendizaleek igandean

Erabiltzailearen aurpegia

Igande goizean, heldu eta gaztetxoen ibilaldia egingo dugu, Ulia mendian barrena.

Asteburu honetan, berriro ere gaztetxoen txanda izango da. Igande goizeko irteera egingo dugu Donostia eta Pasaia lotuz, Ulia mendian barrena. Ibilbide benetan ederra, Kantauri itsasoaren ikuspegi ikusgarriak eskaintzen dituena.

Goizeko bederatzietan abiatuko gara anbulatorio aurretik. Hemen eman dezakezue igandeko irteerarako izena, bost euroren truke. Animatu!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide