#75tontor: maiatzeko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko eka. 22a, 22:39

120 gailurretako argazki baino gehiago jaso ditugu maiatzeko #75tontor mendi erronkan.

Zozkatu berri ditugu maiatzeko #75tontor mendi erronkako sariak, eta irudian dituzue irabazleak. Zorionak guztioi, eta eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztioi!

Hilabete honetako erronkan 120tik gora izan dira jaso ditugun argazkiak, zifra esanguratsua mugikortasun mugak zirela eta, egutegiarekin izan ditugun gorabeherak kontuan izanda. Parte hartzaileen argazkiak honako esteka honetan dituzue ikusgai: labur.eus/maiatza75.

Eta gogoratu ekaineko erronkak martxan jarraitzen duela. Animo denoi!