Gorka Karapeto, #MendikoAhotsak zikloko laugarren gonbidatua

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko eka. 9a, 22:50

Hurrengo asteazkenean, hilak 16, Soreasu antzokian eskainiko du solasaldia eskalatzaile azpeitiarrak. Saiorako gonbidapenak Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke.

Bueltan da #MendikoAhotsak egitasmoa. Aitzetara eta paretetara mugituko gara oraingo honetan, herrikide baten eskutik gainera: Gorka Karapeto Arrue. Txapela kentzeko ibilbidea da berea: bost aldiz izan da Euskadiko kirol eskaladako txapeldun, 9a zailtasuneko hainbat bide eskalatu ditu, Urrielluko Orbayu ezaguna eskalatu duen eskalatzaile gutxietako bat da, Eigerreko Magic Mushroom bidea osatzea lortu du…

Solasaldia datorren asteazkenean, ekainak 16, izango da, Soreasu antzokian. Gonbidapenak hartu beharko dira saiora joan ahal izateko, eta horiek Kulturaz.eus webgunean eskuratu ahal izango dira.