Ekainaren 19an, Azpeititik Arantzazura

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko eka. 9a, 08:30

40 kilometroko ibilbidea osatuko dugu, 06:00etan herriko plazatik abiatuta. Ibilaldian izena ematea nahitaezkoa da, eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean dago horretarako aukera. 

Ekainaren 19an, larunbatez, ibilaldi berezia egingo dugu, garai batean egiten zen Azpeititik Urbia eta Arantzazurako irteera berreskuratuko baitugu.

06:00etan aterako gara herritik, eta itzulerako autobusa 18:00 inguruan Arantzazun hartzea aurreikusten dugu. Tartean, 40 kilometro eta kontutan hartzeko desnibela izango da. Azpeititik Pagotxetara joango gara, handik Brinkolara eta Urbiara, eta Arantzazun bukatuko dugu ibilbidea.

Ibilaldian izena ematea nahitaezkoa da, eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren webgunean dago horretarako aukera. Autobuseko bidaia bost euro ordaindu beharko da. Ekainaren 17ko 21:00ak arte eman ahal izango da izena.

COVID-19ak eragindako osasun egoera dela eta, kirol ekintzetan beharrezko diren protokoloak jarraitu beharko dira ibilaldian. Gehienez, sei laguneko taldeak antolatuko dira irteera puntuan. Norbaitek izena eman eta irteera egunean sintomarik balu, etxean gelditu beharko du.

Animatu eta eman izena!