#GazteErronka: maiatzeko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko eka. 7a, 23:54

500 parte hartzailetik gora izan ditu pasa den hilabeteko erronkatxoak.

Gazteek ere gogor dihardute #GazteErronka-ko gailurrak osatzen eta, maiatzean egin beharreko mendien kasuan, 500 parte hartzailetik gora izan ditugu! Zifra horiekin ezin gusturago zozkatu ditugu agindutako sariak, eta irudian dituzue irabazleen izenak. Zorionak!

Labur.eus/gazteerronka02 estekan dituzue ikusgai parte hartzaileen argazkiak. Eskerrik beroenak parte hartzaile guztiei, herriko eskolei, Azpeitiko Udalari eta Bertan merkatari elkarteari, guztion artean egitasmo hau posible egiteagatik.