Xoxoteko Eguna, giro ederrean

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko eka. 3a, 23:21

Eguraldi atseginak lagunduta, igandean jende ugari animatu zen herriko mendirik ezagunena igotzera.

Pandemiak baldintzatutako Xoxoteko Eguna izan da aurtengoa ere, baina, behintzat, eguraldiak sekulako eguna oparitu zigun. Horri esker, igandean jende asko igo zen Xoxotera, eta egunari ukitu berezia emateko aukera izan genuen. Eguerdian umeen domina banaketa egiteko beta ere izan genuen.

Bestalde, eta agindu bezala, bi kamiseta zozkatu ditugu sare sozialen eta posta elektronikoaren bidez argazkiren bat bidali diguzuenon artean, eta Ainara Iturralde Alberdi eta Aroa Egiguren Gurrutxaga suertatu dira irabazle. Zorionak bioi!

Eguneko argazki bilduma, lotura honetan ikusgai.