#75tontor: ekaineko mendiak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko eka. 2a, 08:33

Uztailaren 4ra arte egin ahal izango dira ekaineko #75tontor erronkako mendiak: Erroilbide, Anboto, Tellamendi, Ermua, Mendaur eta Jurramendi.

#75tontor erronkak etapak osatzen jarraitzen du. Irudian dituzue ekaineko mendiak, eta uztailaren 4ra arteko epea duzue sei tontor hauek egiteko: Erroilbide, Anboto, Tellamendi, Ermua, Mendaur eta Jurramendi.
 
Bestalde, aste honetan egingo dugu apirileko erronkatxoaren zozketa, eta gure sareen bidez iragarriko ditugu irabazleak. Azkenik, maiatzeko erronka osatzeko aukera duzue oraindik ere, ekainaren 6a da horretarako azken eguna!