Xoxoteko Eguna ospatuko dugu igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mai. 27a, 09:20

Aterpea irekita egongo da, materialaren postua jarriko dugu eta umeei dominak banatuko dizkiegu, eta argazkiak bidaltzen dituzten herritarren artean Lagun Onak Mendi Bazkunaren bi kamiseta zozkatuko ditugu.

Aurtengo Xoxoteko Eguna ezingo dugu ohi bezala ospatu, baina, hala ere, Xoxotera igotzera animatzen ditugu herritarrak. Dena den, Xoxoteko aterpea irekita egongo da, mendi bazkunaren materiala saltzeko postua jarriko dugu, eta umeei dominak banatuko dizkiegu... Egongo da, beraz, zer egina! 

Gainera, gailurrean edo San Inazioren irudian ateratako argazkiak bidaltzen dituzten herritarren artean (posta elektronikoz edo sare sozialen bidez), elkartearen 75. urtemugako bi kamisetaren zozkatuko ditu Lagun Onakek. Gozatu Xoxoteko Egunaz, urtean behin izaten da eta!