#GazteErronkaren apirileko sariak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak MB 2021ko mai. 10a, 22:16

600 gaztetxok parte hartu dute herriko mendizale gazteenei zuzendutako erronkan, apirilean.

Zozkatu ditugu #GazteErronka-ko apirileko sariak, eta irudian dituzue irabazleak. Zorionak denoi! Parte hartzea ere sekulakoa izan da, 600 gaztetxok baino gehiagok bidali baitizkigute argazkiak. Eskerrik asko, denoi!
 
Bide batez, gogoratu maiatzeko erronkatxoa martxan duzuela, eta Xoxote, Txalintxo eta Irukurutzeta direla egin beharreko mendiak. Animatu eta parte hartu!